2009-06-04

testu birsartua

Faltriqueira
, antzina Galiziako emakumeek mantal eta soineko azpian gordetzen zuten poltsa izendatzeko hitz galiziarra da. Baina gaur egun, Faltriqueira, talde galiziar ezagun baten izena ere bada. Maria Lopez, Ana Leira, Carolina Rodriguez, Teresa Garcia eta Olalla Lopez pandereteirek
osatzen dute Faltriqueira taldea.
Nahiz aspaldiko garaietako musika galiziarrean inspiratu, modernitateari ez diote uko egiten bost gazte horiek. Azken urte hauetan, beraien lurraldeko pandereteiren
tradizio melodikoa, ikuskera moderno baten bidez moldatu dute. Ahots eta perkusioen fusioa instrumentu akustioekin batera, biolina, flauta, txeloa eta gitarra bezalako istrumentuak erabili izan dituzte galiziar gazte hauek. Coruñako Pontedeume herritik datoz Faltriqueira taldeko kideak. Luar na Lubre taldeak eman zuen ezagutzera bost neska gazte hauen ahots-taldea, eta ordutik Oskorri, Victor Manuel, Oreka TX eta Kepa Junkera bezalako musikari ezagunen diskoetan hartu dute parte.
Galiziako sustraietan barrena
Galiziako musika instrumentalaren sustraietara begiratzean, beti izan dute emakumezkoek garrantzi handia. Hasiera batean, musikariei laguntzeko abesten zuten emakumezkoek. Laurogeita hamarreko hamarkadan berriz, panderetarekin
taula gainera igotzen ziren emakumeen presentzia ikaragarri handitu zen Galizian. Garai hartan jaio zen Faltriqueira taldea, eta Luar na Lubreko galiziarrei esker, ezagun egin zen folk musikaren munduan. Gazte horiek polifonia erabiltzen hasi ziren, ahots bakarraren ordez, eta arrakasta handia lortu dute Galizian eta handik kanpora. Nahiz Galiziako talde purista batzuen kritikak jaso, bost emakume gazteek aurrera jarraitu dute pandereteiraren beren ikuspegi pertsonalarekin. Brasil, Portugal eta Arabiako erritmoak gehituz, Faltriqueira taldeak doinu tradizionalak guztiz itxuraldatzea lortu du. Doinu horiekin, Japonian, Erresuma Batuan, Kanadan, Australian, Frantzian eta Italian arrakasta handia lortu dute, eta Europako musikaren munduko zerrenda garrantzitsuenetan lehen postuak lortu dituzte.Euskal Herrian dezentetan izan dugun talde honek, Andoaingo Basteros kulturgunean emango du kontzertua gaur gauean, 21:30ean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario