2009-06-05

ipuin musikalak!oso egokiak dira umeekin lantzeko

Ikuskizun berri baten aurrean gaude: IPUIN-MUSIKALAK!

Ipuinak ez dira haurrentzako bakarrik eta, horrela, adin desberdinetara egokitzen diren saioak daude aukeran. Denak gustura aritzen dira ikuskizun polit eta dibertigarri hauetan.

Ikuskizun hauetan ikusleei parte hartzea eskaintzen die kontalariak. Ipuina eta musika tartekatzen dira, soinu giroa sortuz. Horretarako ahotsa, gorputza eta perkusiozko musika-tresna bitxi eta ikusgarriak erabiltzen ditugu. Musika-tresnak birziklatutako materialekin eginik daude.


Ondo pasatzeko, musika apur bat egiteko eta, nola ez, euskara lantzeko aukera paregabea eskaintzen digute Ipuin Musikalek.

Saioa bukatu ondoren ikusleek musika-tresnak aztertzeko eta galderak egiteko aukera dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario