2009-06-07

Pianoa jotzeko eran bi modu ezberdintzen dira:

1)Isats-pianoa
Hariak posizio horizontalean aurkitzen dira bertan, baita erresonantzi kaxa ere.


2)Piano bertikala
Hariak posizio bertikalean aurkitzen dira, pianoaren izenak adierazten duen bezala.

gustoko bloga

Maitanek egindako blog-a oso interesgarria iruditu zait beraz hementxe jarriko dut bere blog-aren helbidea bizitatu nahi baduzue. Bertan istrumentuetaz hitz egiten du eta informazio dexente ageri da:
.www.maitxusss.blogspot.com

TUTORIALA



Hona hemen Garazi eta biok egindako, ZAMZAR programari buruzko, tutoriala.

2009-06-06

Movie-maker

Movie-maker programa erabiliz egindako lan bat da. Aprobetxatuz teknologia berriei buruzko asignatura dela, aurten egindako movie-maker hau sartzea aproposa iruditu zait. Donostiako herriak, nire bizitzan eta euki duen eragina modu laburrean deskribatzen dut. Horretarako argazki ezberdinak eta musika sartu ditut.

2009-06-05

ipuin musikalak!oso egokiak dira umeekin lantzeko

Ikuskizun berri baten aurrean gaude: IPUIN-MUSIKALAK!

Ipuinak ez dira haurrentzako bakarrik eta, horrela, adin desberdinetara egokitzen diren saioak daude aukeran. Denak gustura aritzen dira ikuskizun polit eta dibertigarri hauetan.

Ikuskizun hauetan ikusleei parte hartzea eskaintzen die kontalariak. Ipuina eta musika tartekatzen dira, soinu giroa sortuz. Horretarako ahotsa, gorputza eta perkusiozko musika-tresna bitxi eta ikusgarriak erabiltzen ditugu. Musika-tresnak birziklatutako materialekin eginik daude.


Ondo pasatzeko, musika apur bat egiteko eta, nola ez, euskara lantzeko aukera paregabea eskaintzen digute Ipuin Musikalek.

Saioa bukatu ondoren ikusleek musika-tresnak aztertzeko eta galderak egiteko aukera dute.

Ni pianoa jotzen

Bideo honeta, ni pianoa jotzen nago eta behatzen posizioa nolakoa den ikus daiteke.

Hasi dira festak!Honekin batera musika, dantza...

Dagoeneko badago festa giroa Arrosadiako auzo iruindarrean, baina, gaur, 20:00etan jaurtiko dute jaiei hasiera ofiziala emango dien suziria. Hala ere, atzo, txosnak ireki zituzten, eta rock kontzertuak izan ziren. Gaurko egitaraua zabalagoa da, eta herri afaria ere izango da. Jaiak Jai Batzordeak antolatu ditu, Koordinatzaile Kulturalarekin batera. Jai Batzordea talde ugarik eta era askotakoak osatzen dute, horien artean daude: AEK, Zabaldi Elkartea, Euskal Herrian Euskaraz, San Fermin Peña, Emakumezkoen Taldea eta Gazte Asanblada. San Fermin Peña da Arrosadia auzoan elkarterik esanguratsuenetako bat. 1979. urtean sortu zen, eta aurten 30 urte beteko ditu. 300 lagun inguru ditu peñak, eta horietako guztiak jatorriz Arrosadiakoak dira.

San Fermin Peñak aipatutako gainontzeko elkarte eta taldeekin batera auzoko jaiak antolatzen lagundu izan du. Peñako kide batzuk adierazi dutenez, urtarrilaren bukaeran hasi ziren festak prestatzen. Laguntza ekonomikoa eman ez ezik, proposamenak ere eraman zituzten peñakideek Jai Batzordea elkartu zenean.

Bittor Roman San Fermin Peñako kidea da, eta baita Jai Batzordekoa ere. Adierazi duenez, lan astuna da jaiak antolatzea, proposamen eta ideia berriak lortzea, programa osatzea; eta, ondoren, pentsatutako guztia antolatzea eta martxan jartzea, «batez ere, gure aurrekontua eskasa delako, erakunde instituzionalek ez digute diru laguntzarik ematen, eta batez ere auzoko merkatariek laguntzen dute, besteak beste, iragarkiak erosiz, eta abar». Romanen hitzetan, «jaietako egitarauaren %70 urtero antzeko ekintzez eta ekitaldiez osatuta dago». Hala ere, ekitaldi eta jarduera berriak sortzen eta martxan jartzen saiatzen dira. Aurtengo berritasun nabarmenena Arrosadia Musutruk izango da.

Hala, San Fermin Peñak jaien egitaraua prestatzeaz gain, horretan parte hartzen du. Txikiendako buruhandiak antolatu dituzte, eta auzoan zehar ibiltzen dira korrika. Helduagoendako konpartsa badaukate peñakideek, eta horrekin festa giroa auzoko txoko txiki guztietara zabaltzen dute. Zanpantzarrak ere San Fermin Peñaren esku daude, eta, jai egunetan kaleratzen dituzte erakustaldi moduan. Romanek esan duenez, peña egun osoan auzokideentzat irekita dago, sarrera doan da, eta han giro ona izaten dela esan du. Jai egunetan bazkariak eta afariak ere eginen dituzte peñan, baina horiek peñakideentzat bakarrik dira.

Gaua iristen den ordurako ere jarduerak badituzte San Fermin Peñan. «Musika eta dantzaldia izanen dugu peñan, eta guztiak gonbidatuta daude gurekin ondo pasatzera», adierazi du Roman peñakideak. Esan duen moduan, gaupasa izanen dute han festa egun guztietan, jaiak guztiz aprobetxatzeko helburuarekin.

2009-06-04

piano bar power point

power point

markesina

Blog honetan pianoari eta pianoa jotzen duten konposagile eta baita ere, musikari buruz hainbat informazio aurki dezakezue

testu birsartua

Faltriqueira
, antzina Galiziako emakumeek mantal eta soineko azpian gordetzen zuten poltsa izendatzeko hitz galiziarra da. Baina gaur egun, Faltriqueira, talde galiziar ezagun baten izena ere bada. Maria Lopez, Ana Leira, Carolina Rodriguez, Teresa Garcia eta Olalla Lopez pandereteirek
osatzen dute Faltriqueira taldea.
Nahiz aspaldiko garaietako musika galiziarrean inspiratu, modernitateari ez diote uko egiten bost gazte horiek. Azken urte hauetan, beraien lurraldeko pandereteiren
tradizio melodikoa, ikuskera moderno baten bidez moldatu dute. Ahots eta perkusioen fusioa instrumentu akustioekin batera, biolina, flauta, txeloa eta gitarra bezalako istrumentuak erabili izan dituzte galiziar gazte hauek. Coruñako Pontedeume herritik datoz Faltriqueira taldeko kideak. Luar na Lubre taldeak eman zuen ezagutzera bost neska gazte hauen ahots-taldea, eta ordutik Oskorri, Victor Manuel, Oreka TX eta Kepa Junkera bezalako musikari ezagunen diskoetan hartu dute parte.
Galiziako sustraietan barrena
Galiziako musika instrumentalaren sustraietara begiratzean, beti izan dute emakumezkoek garrantzi handia. Hasiera batean, musikariei laguntzeko abesten zuten emakumezkoek. Laurogeita hamarreko hamarkadan berriz, panderetarekin
taula gainera igotzen ziren emakumeen presentzia ikaragarri handitu zen Galizian. Garai hartan jaio zen Faltriqueira taldea, eta Luar na Lubreko galiziarrei esker, ezagun egin zen folk musikaren munduan. Gazte horiek polifonia erabiltzen hasi ziren, ahots bakarraren ordez, eta arrakasta handia lortu dute Galizian eta handik kanpora. Nahiz Galiziako talde purista batzuen kritikak jaso, bost emakume gazteek aurrera jarraitu dute pandereteiraren beren ikuspegi pertsonalarekin. Brasil, Portugal eta Arabiako erritmoak gehituz, Faltriqueira taldeak doinu tradizionalak guztiz itxuraldatzea lortu du. Doinu horiekin, Japonian, Erresuma Batuan, Kanadan, Australian, Frantzian eta Italian arrakasta handia lortu dute, eta Europako musikaren munduko zerrenda garrantzitsuenetan lehen postuak lortu dituzte.Euskal Herrian dezentetan izan dugun talde honek, Andoaingo Basteros kulturgunean emango du kontzertua gaur gauean, 21:30ean.

taula

BEETHOVEN MOZART CHAPIN

2009-05-27

Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean


Mapa kontzeptual honen bidez, ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizarteari buruz informazio apur bat bat bereganatu ahalko duzue, laburpen modura.

2009-05-06

pianistas


Hementxe sartuko dut, nahiko interesgarria iruditu zaidan web orri bat. pianista ezberdinak agertzen dira, beraiei eta berain bizitzari buruzko informazio interesgarria ageri da.

2009-03-11

Sei urteko umea pianoa jotzen


Bideo hau youtubetik hartu dut. Ume hau makina bat da!! Sei urte besterik ez ditu eta inork baino hobeto jotzen du pianoa neskatxa honek.

Pianoaren definizioa


Pianoaren aitzindaria Bartolomeo Cristoforik asmatutako klabikordioa da. Berak emandako izena gravicémbalo col piano e il forte izan zen, "(soinu) apal eta fuertedun klabezina" esan nahi duena euskaraz. Ez dago oso zehatz esaterik noiz sortu zuen instrumentu hau; baina, bere patroi izandako Medici familiaren inbentario batek, 1701 urtekoa, lehenengotarikoa izan daitekeen instrumentu baten existentzia erakusten du.

Pianolink


Kaixo guztioi!
Hemen dago nire blog berria. Pianolink izenburua jarri diot , gaia pianoen inguruan finkatuko dut baina musikaren inguruan zer ikusia dauzkaten artikulu eta informazioa ezberdina jarriko dut baita ere. Pixkanaka bideo , testu eta argazki ezberdinak sartzen joango naiz. Hurrengorarte!