2009-03-11

Sei urteko umea pianoa jotzen


Bideo hau youtubetik hartu dut. Ume hau makina bat da!! Sei urte besterik ez ditu eta inork baino hobeto jotzen du pianoa neskatxa honek.

Pianoaren definizioa


Pianoaren aitzindaria Bartolomeo Cristoforik asmatutako klabikordioa da. Berak emandako izena gravicémbalo col piano e il forte izan zen, "(soinu) apal eta fuertedun klabezina" esan nahi duena euskaraz. Ez dago oso zehatz esaterik noiz sortu zuen instrumentu hau; baina, bere patroi izandako Medici familiaren inbentario batek, 1701 urtekoa, lehenengotarikoa izan daitekeen instrumentu baten existentzia erakusten du.

Pianolink


Kaixo guztioi!
Hemen dago nire blog berria. Pianolink izenburua jarri diot , gaia pianoen inguruan finkatuko dut baina musikaren inguruan zer ikusia dauzkaten artikulu eta informazioa ezberdina jarriko dut baita ere. Pixkanaka bideo , testu eta argazki ezberdinak sartzen joango naiz. Hurrengorarte!